jon_mirande.jpg

Bizitza:

Parisen sortua baina guraso zuberotar euskaldunen semea, bere kontura ikasi zuen etxean jaso ez zuen Euskara. Literatura-genero askotan trebatua, haren lan gehienak aldizkarietan sakabanatuak egon dira, bera hil ondoren, liburuetan argitaratu diren arte.

Obra:

Olerkiak:

Orhoituz (1976)
Poemak (1950-66)
Ene Jainko-Eidol zaharra, lur! (1984)

Prosa:

Gauaz parke batean (1984). Ipuin izugarriak.
Haur besoetako (1970). Nobela.
Idazlan hautatuak (1976)


Iritzi kritikoa:

Parisen sortu, hazi, hezi eta bizi izanak eragina du Miranderen lanetan. Harengan, nabarmena da Europa eta Mendebaldeko pentsalari eta olerkarien ezagupena eta haietako askoren eragina.

Erlijio katolikoak Greziako espirituaren eta paganismoaren gainbehera ekarri zuen. Mirandek, Greziako mitologia eta paganismoarekiko miresmena aitortzen du, eta kristau-zibilizazioaren eta arrazionalismoaren aurkako jarrera hartzen. Paristik Euskal Herrira begira jartzen delarik, Euskal gizartean garai hartan indarrean zegoen moralitatearen zutabe nagusiak astindu zituen era satirikoan eta ironiaz. Mendebaldeko zibilizazioak kondenatu eta luzaroan estalita eduki dituen indarrak berpiztu nahi ditu. Hortik, Europa iparraldeko mitologia zaharreko jainko eta jeinuen inbokazioa ere; baita akelarre, sorgin eta gainontzeko sinbolo paganoen goresmena ere, Europako iparraldeko ganduetatik berreskuratutako lamia zeltarrekin batera. Kristautasunak baztertu eta askotan sutara bota zituen mitologia eta sineskera zahar horietan aurkitu uste du Mirandek paradisu galdua.

Iruditeria poetikoan, behin eta berriz ageri dira zenbait hitz, bere ideia poetikoaren adierazgarri:

Ametsa/ura/arima/kantua edo musika/urruntasuna/paganismoa/heriotza…

Eta ametsarekin batera nostalgia edo mina. Min hori iraganeko Gazteen Lurraren edo bere gaztaroaren mina edo gizarteak galarazi digun berezko izate askea galdu imanaren mina izan daiteke.

Formari dagokionez, neurri eta baliabideak erabiltzen ditu, eta idazkera laburgarriak kontzeptismora hurbiltzen du.